Askotan ez dakigu noiz erabili…
Hona hemen eskema orokor bat, kasu batzuen argigarri:
- Liburu zahar bat da [Zer da?]
- Liburu zaharra da [Nolako liburua da? Liburuetatik zein da?]
- Auto handi bat da [Zer da?]
- Auto handia da [Nolakoa da? Autoetatik zein da?]
- Zer da hori? Ura da [zenbakaitza]
- Zer da hori? Mahai bat da [zenbakarria]
- Gizartea hobetzeko balio duen erreminta bat da [Zer da?]
- Gizartea hobetzeko balio duen erreminta da [Zer erreminta da?]
- Auto zahar batean etorri dira [Nola etorri dira?]
- Auto zaharrean etorri dira [Zer autotan etorri dira?]
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina