Zenbait jendek uste du edo
Zenbait jendek uste dute?
Singularrez nahiz pluralez egiten du aditzarekiko komunztadura ZENBAIT zenbatzaile zehaztugabea daraman sintagmak:
− Zenbait harrabots entzun dut/ditut.
− Zenbaitek hala dio/diote.
− Zenbait jendek uste du/dute…
− Zenbait hizlariri solasa moztu behar zaio/zaie.
− Iaztik hona zenbait aldakuntza nabari da/dira.
Beste jakingarri batzuk:
• ‘Zenbait’ eta 'hainbat‘ ez dira sinonimo:
- zenbait = batzuk
- hainbat = hainbeste (asko)
• Mugagabean erabili behar dira 'zenbait'-i dagozkion izenak.
- zenbait lekuTAN
- zenbait asteREN buruan
• ‘Zenbait‘, batez ere, izenaren ezkerrean doa; eskuinaldean ere jar daiteke halere: estilo-kontu hutsa baino ez da.
“Erran-merran zenbait bada han eta hemen afera horretaz” [Xipri Alberbide, Janpierre Arbelbide, 2005]
Zenbait zenbatzaile zehaztugabea: komunztadura. Ehulku. EHU
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina