ezeztatu

2021/04/19

Euskara hobetzen: -T(Z)ERAKO atzizkiaren erabilera okerra

Egitura desegokiak dira:

-t(z)erako orduan

-t(z)erako garaian

 

Haien ordez, honako hauek erabili behar dira:

 

-t(z)eko orduan / -t(z)ean edo -t(z)erakoan1

-t(z)eko garaian / -t(z)ean edo -t(z)erakoan1

 

(1) Testuinguruaren arabera -t(z)ean edo -t(z)erakoan.

*Gai horretaz mintzatzerako orduan, garrantzitsua da zuzentasuna.

*Forma estetikoa aztertzerako orduan, batik bat zehaztasuna izan dugu gidari.

*Kostu horiek zehazterako orduan, hainbat prozedura erabil daitezke.

 

Gai horretaz mintzatzeko orduan, garrantzitsua da zuzentasuna.

Forma estetikoa aztertzeko orduan, batik bat zehaztasuna izan dugu gidari.

Kostu horiek zehazteko orduan, hainbat prozedura erabil daitezke.

 

Animalien sailkapena egiteko garaian, genetikak agintzen du gaur egun.

*Animalien sailkapena egiterako garaian, genetikak agintzen du gaur egun.

 

-T(Z)ERAKOren erabilera zuzenak:

-t(z)erakoan:

Beraz, estrategia martxan jartzerakoan, beste ikuspegi batzuk hartu behar dira kontuan .

 

-t(z)erako (mendebaldeko erabilera, jadanik gertatua dena adierazteko):

Dantza-saioa bukatzerako, desagertua zen Pennyren haserrea

Dantza-saioa bukatu zene(ra)ko, desagertua zen Pennyren haserrea...

 

Ehulku. EHU

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina