Espero dugu gure proposamena aintzat hartzea
…aintzat hartuko duzuela
…aintzat har dezazuela?
Espero izan aditzak –TZEA nominalizazio hartzen du, edo geroaldiko aditza duen esaldia, baina ez subjuntiboa.
Espero dugu filmaren lehen zatian azaldu diren pertsonaia nagusiak bigarren zatian ere agerTZEA
Espero dugu filmaren lehen zatian azaldu diren pertsonaia nagusiak bigarren zatian ere AGERTUKO DIRELA
Espero dugu filmaren lehen zatian azaldu diren pertsonaia nagusiak bigarren zatian ere AGER DAITEZELA
Espero dugu fitxa hau zuen interesekoa IZATEA
Espero dugu fitxa hau zuen interesekoa izango ZAIZUELA
Espero dugu fitxa hau zuen interesekoa izan DADILA
Beraz:
Espero dugu gure proposamena aintzat hartzea
Espero dugu gure proposamena aintzat hartuko duzuela.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina