ezeztatu

2021/04/12

Euskara hobetzen: egon ≠ izan

 Bolsa Beltza naiz eta harro nago! 2 | laTostadora

Kontuan hartu euskaldun gehienok bi esaldi hauen artean sumatzen dugun aldea:

han egon naiz / han izan naiz

Non kasuan, egon horrek iraupen-zentzua ematen dio esanari, izan aditzak ez duena:

Apaiztegian egon nintzen gaztetan (#Apaiztegian izan nintzen gaztetan).

Telebista ikusten egon naiz (Telebista ikusten izan naiz).

ari izan ≠ egon

Erabat bereiztekoak dira egon, batetik, eta ari izan/ibili/jardun, bestetik. Egon estatikoa-edo da; ari izan/ibili/jardun, berriz, dinamikoa.

Kontraesankorra da mugimendua eskatzen duen ekintza egon aditzarekin adieraztea

?lanean dago

lanean da edo lantokian dago

lanean ari da edo lanean dabil/dihardu.

Hala ere, mendebaldeko tradizioan, egonek badu ari izan, jardun adiera ere:

Tenpluan otoitz egiten nengoen.

Saltzen dagoena.

Bazkaltzen dago.

Baina *Korrika dago. *Beti gauza bera esaten dago. *Txarto jokatzen dago modukoak ez dira onargarriak.

Hauek dira egokiak: Korrika doa / dabil / ari da. Beti ari da gauza bera esaten. Txarto jokatzen dihardu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina