Kalko lexiko-semantikoak (II)
eman (➛eman)
*Neska-mutikoen artean ematen diren liskarrak.
Neska-mutikoen artean gertatzen/izaten diren liskarrak.
*Txapelketan sei berdinketa eman dira.
Txapelketan sei berdinketa gertatu/jazo/izan dira.
erabakior/erabakigarri (➛-garri/-kor)
bilera erabakior bilera erabakigarri
giro erasokor giro erasotzaile
erregeak/errege-erreginak (➛errege-erregina)
*Errege Katolikoak Errege-erregina Katolikoak
gurasoak ≠ aitak;➛seme-alaba)
Hiru seme-alabaren ama da. ≠ Hiru semeren (edo alabaren) ama da.
eskaini (➛eskaini)
?prentsaurrekoa, kontzertua eskaini
prentsaurrekoa, kontzertua eman, egin, jo
*eta abar luze bat (➛*(eta) abar luze bat > abar)
*eta abar luze bat eta abar(,) eta abar
froga/proba (➛froga ≠ proba;➛frogatu ≠ probatu)
*delituaren proba(k) delituaren froga(k)
*liburuaren lehen frogak liburuaren lehen probak
gizona/gizakia (➛gizaki ≠ gizon;➛giza)
*Neanderthalgo gizona Neanderthalgo gizakia
*Gizona Lurrean denetik… Gizakia Lurrean denetik…
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina