ezeztatu

2021/04/19

Euskara hobetzen: egitura inpertsonalak

Esaldi hauen artean, ba al dago bigarrenaren alde egiteko gomendiorik?

1. Bileran gai asko aztertuko dira.

2. Bileran gai asko aztertuko ditugu/dituzte.

Biak dira zuzenak. Baina aholkua da estilo pertsonala erabiltzea. Begiratu zer dakarren horren kontura IVAPen Estilo Liburuak, 132. orrialdean:

AHAL DELA, UTZI AGERIAN EGILEA

Gaztelaniaz joera handia dago egitura pasiboak eta inpertsonalak erabiltzeko. Eta baliagarri dira, gainera, egilea ezkutatu beharra dagoenean; esate baterako, Administrazioak badakienean hartzaileak ez duela gustuko izango mezua, edota lege bat idazterakoan.

Halere, herritarrari idazten zaionean komeni da, ahal den guztietan, egitura aktiboak erabiltzea, horrela argi gelditzen baita egilea zein den:

El incumplimiento por parte del interesado de las Bases darĂ¡ lugar al reintegro de la totalidad de las cantidades cobradas.

(saihestekoa) Interesatuaren aldetik oinarriak ez betetzeak kobratu diren kopuruak osotara itzultzea sorraraziko du.

Oinarriak betetzen ez baditu, bekadunak diru guztia itzuli beharko du.

 

(saihestekoa) Jakinarazten da 30 eguneko epea dutela interesdunek alegazioak egiteko. Jakinarazten dizut 30 egun dituzula alegazioak egiteko.

 

(saihestekoa) Ekitaldi hori oso txalotua izan zen herritarren aldetik.

Ekitaldi hori asko txalotu zuten herritarrek.

 

(saihestekoa) Ziur gaude neurriak oso abegi ona izango duela gurasoen aldetik.

Ziur gaude gurasoek pozik hartuko dutela neurria.

Ziur gaude gurasook pozik hartuko duzuela neurria [hurbilagoa].

 

http://www.irale.hezkuntza.net/web/guest/366

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina