Postposizio hau, normalean, NON kasuarekin erabiltzen da eta esangura bi har ditzake: denbora eta lekua.
Bide honen zehar (okerra) Bide honeTAN zehar.
Baratze eta zuhaiztiak atzean utzirik, soro eta zelaien zehar abiatuko gara (okerra)
Baratze eta zuhaiztiak atzean utzirik, soro eta zelaieTAN zehar abiatuko gara.
Zenbait lekutan, NON kasuaren ordez, NONDIK kasua erabiltzen dute:
18an irten zen Bilbotik eta kosta zehar joan zen Mutrikuraino (okerra)
18an irten zen Bilbotik eta kostaTIK zehar joan zen Mutrikuraino.
Ariketak: HEMEN
Patxi Petrirenak, “Morfosintaxiaren inguruko zalantza eta argibideak” liburuan, desegoki ikusten ditu ondoko erabilera hauek:
Goizean zehar ez dut lanik egin.
Goizean ez dut lanik egin. Goiz guztian ez dut lanik egin.
Bilbon egoten da astean zehar, eta asteburuetan itzultzen da herrira.
Bilbon egoten da astean, eta asteburuetan itzultzen da herrira.
Bilbon egoten da aste barruan, eta asteburuetan itzultzen da herrira.
Bi irteera egiten ditugu ikasturtean zehar.
Bi irteera egiten ditugu ikasturtean.
Haurrentzako jokoak izango dira arratsaldean zehar.
Haurrentzako jokoak izango dira arratsaldean.
Haurrentzako jokoak izango dira arratsalde partean.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina