Txikia(goa) nintzenean ikastolan ‘boliche-de-manteca-cuatro-ojos’ ezizena jarri zidaten. Momentu haietan ez nien kasu gehiegirik egiten. Molestatu egiten ninduen izenorde horrek, baina ez nuen uste egin zidan mina egitera iritsiko zenik horrelako hitz-joko bat.
Aurreko batean alaba gazteena etxera iritsi zen negar batean, liskar bat izan ondoren lagun batek ‘gorda’ deitu ziola esanez. Mina ez zion lagunak egin, hitz horrek baizik. Alabaren hitzetan – Ama, ez dakit zergatik, baina azken aldian asko entzuten ari naiz hitz hori, eta, ama, etzait gorda hitze batere gustatzen-.
Dirudienez, kalean ere beste batzuek esan diote, batean patinetean zihoan mutil batek ia harrapatu zuenean, – ¡quita del medio puta gorda!- esan omen zion.
Alaba horrela ikustean barruak puskatu zitzaizkidan. Bera negarrez eta ni, eta nire barruko haurra ere, negarrez egon ginen denbora luzez.
Alaba horrela ikustean, bikotea eta biok hizketan hasi ginen eta aurreneko gauza kirola egitera animatu beharko genukeela etorri zitzaigun burura eta elikadura kontrolatu beharko geniola… baina berehala konturatu ginen gu ere gizarte honek ezartzen dituen arau absurdu horien barruan sartzen hasiak ginela. Gure alabak ez du inongo osasun arazorik, osasuntsu dago, zoriontsu da, zoragarria, artista hutsa. Zer dela eta aldatu behar dugu bera dena, horrela maite badugu? Gizartean ‘onartua’ izateko? Ez, arazoa ez da berea, arazoa kalean gorda deitzen dion horrena da. (…)
Errespetatu dezagun elkar (…) Eta ohitu gaitezen, akatsak atera ordez, pertsonetan gustatzen zaizkigun gauzak goraipatzen.
G-arena
O-nartu
e-R-respetatu
D-ezagun
A-urrerantzean
ITURRIA: https://guraso.eus/g-o-r-d-a/
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina