ezeztatu

2021/03/22

Euskara hobetzen: enumerazioen deklinabideko arazoak

Bi aukera nagusi ditugu eta-rekin lotutako izenak deklinatzeko: denak berdin-berdin deklinatu, edo azkena bakarrik, besteak mugagabean utzita (inolako atzizkirik gabe). Ez da zuzena erdizka deklinatzea, artikulua jarrita baina atzizkirik gabe:

 

OKER

ZUZEN

Iraila eta urrian

Irailean eta urrian

Ministroa eta sindikatuaren bilera

Ministroaren eta sindikatuaren bilera

Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako

Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako

 

Enumerazioko azkena bakarrik deklinatzea, nolanahi ere, bi izenak pluraltzat hartu behar direnean da normala; ez da hain normala biak singularrak direnean.

 

Lotzen diren elementuetan bat singularra eta bestea plurala badira, ezinbestekoa da bakoitzari dagokion atzizkia jartzea:

 

OKER

ZUZEN

Gobernua eta herritarren artean

Gobernuaren eta herritarren artean

Hirigintza Saila eta herritarren arteko elkarlana

Hirigintza Sailaren eta herritarren arteko elkarlana

Alkatea eta zinegotzien parte hartzea

Alkatearen eta zinegotzien parte hartzea

 

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina