ezeztatu

2021/03/22

Euskara hobetzen: -garri eta -kor

 

-garrik bi balio izan ditu tradizioan:

Eragilea: barregarri (barre eragiten duena), mingarri (min ematen duena), pozgarri (poz ematen duena), aspergarri, harrigarri, higuingarri, mingarri, nazkagarri, negargarri, penagarri, beldurgarri, onuragarri, kaltegarri, murrizgarri, etab.

Pasiboa, aldi berean bi ñabardura izan ditzakeena: a) ‘merezi duena’: ikusgarri, jakingarri, miresgarri, maitagarri, aipagarri, gogoangarri...; b) ‘daitekeena’ (‘izan daitekeena’): ulergarri, barkagarri, baztergarri, jasangarri, zenbakarri...

 

-kor atzizkiak ‘joera, erraztasuna’ adierazten du eta beraren ezkerretara doan izena beti subjektu jasailea da (ekintza jasaten duena), ez eragilea:

eguraldi aldakor (eguraldia erraz aldatzen da),

partikula higikor (partikula erraz higitzen da),

beira/edalontzi hauskor (beira erraz hausten da),

pertsona haserrekor (erraz haserretzen da),

animalia hilkor (erraz hiltzen da),

 

-kor atzizkia ez da egokia agente edo eragile modura erabiltzeko (hori -garri atzizkiari (edo -tzaileri) dagokie). Honako hauetan, beraz, bigarren moldeak dira egokiak:

*bilera erabakior / bilera erabakigarri;

*substantzia hilkor /substantzia hilgarri;

 

Atzizki bien (-garri, -kor) balioak kontuan harturik, bistakoak dira oposizioak:

azalpen ulergarria / pertsona ulerkorra

pozoi hilgarria / izaki hilkorra

gezur sinesgarria / jende sineskorra

 

Euskara Batuaren Eskuliburua

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina