ezeztatu

2021/03/22

Artikulua: Daitort, euskañolez dagit

Daitort, euskañolez dagit

Egunero-egunero, aditz trinkoak baino askoz ere gaztelerazko esamolde, hitz solte eta emendailu («koletilla», euskañoldunontzat) gehiago darabilzkit. Arrebarekin, lagun minekin, lankideekin, ikasleekin… gaztelera txertatzen da ire euskaran barra-barra. Guatxapeko mezuak ikusi besterik ez dago: «Berandu nabil, es que mobida izan dut lanean, en fin, gero kontatuko dizut». Aldi berean, aitortzen dut ez naizela lotsagorritzen sudurra panpoxki zimurtzen dudanean eta lau haizeetara aldarrikatzen dudanean «eskerrik» erantzuten dutenek betiereko infernuko zigorra merezi dutela. Bakoitzak gure fobiak dauzkagu.

Aurreko asteetan, arreta jarri dut aldirietako gure institutuko pasabideetan eta ikusi dut ikasle askok euskara trufa egiteko bakarrik erabiltzen dutela. Irakasleak imitatzeko: «Baina aizu!! Zer gertatzen ari da hemen!!??». «Parte bat jarriko dizut, e!!». «Mutiko, sartu klasera!!». Euskara errieta egiteko hizkuntza bezala identifikatzen dute. Irakasleen hizkuntza, argot berezi bat, hiriguneetako gaztetxoen eskolako egunerokotasunean oso presente dagoena baina ez dena haiena (…)

Gorka Etxebarria Dueñas

Gaur8

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina