ezeztatu

2021/03/22

Euskara hobetzen: kalko morfosintaktikoak 1

 Kalko ustelak - Bereziak - Erran.eus

 bitartean

*Langileen erdiak euskaldunak diren bitartean, beste erdiak, erdaldunak.

Langileen erdiak euskaldunak dira, eta beste erdiak, erdaldunak.

 

dagoeneko ≠ honezkero

 *Dagoeneko hasiko zen saioa. Honezkero hasiko zen saioa.

*Dagoeneko ez dira etorriko. Honezkero ez dira etorriko.

 

dagokionean ≠ dagokionez

*Isabeli dagokionean, ez da etorri azterketara. Isabeli dagokionez, ez da etorri azterketara.

*Hau pentsatzen dut gai horri dagokionean. Hau pentsatzen dut gai horri dagokionez

.

*depende

*Depende norentzat den. Jakin/ikusi... egin behar norentzat den.

*Depende nondik begiratzen diozun. (Ikusi behar) Nondik begiratzen diozun.

 

ehunekoak eta deklinabide mugatua

*Kontinentearen % 5a izotza da. Kontinentearen % 5 izotza da.

*Gazteetan, % 7ak badaki hori. Gazteetan, % 7k badaki hori.

 

emaitzak eta zenbakiak

*Hiru bat ari gara irabazten. Hiru eta bat ari gara irabazten.

*Mila bostehun euro balio ditu. Mila eta bostehun euro balio ditu.

*4,20 €: lau euro hogei 4,20 €: lau euro eta hogei

 

erdal gerundioa

*Kolpe bat eman zion, hilda utziz. Kolpe bat eman zion, eta hil.

*Kafea hartzen hitz egingo dugu. Kafea hartuz hitz egingo dugu.

 

ere

*Ere daude beste kale batzuk. Beste kale batzuk ere badaude.

*Ere bai esan dute bihar etorriko direla. Bihar etorriko direla ere esan dute.

*Haiek partida irabazi dute, eta guk ere. Haiek partida irabazi dute, eta guk ere bai.

 

Euskara Batuaren Eskuliburua

 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina