Mezuaren kontzeptu-oinarria aldatzen dugu:
ikuspuntua aldatzen dugu. SHn (Sorburu-hizkuntza) eta XHn (Xede-hizkuntza) egoera bera
adierazteko, pentsaera ezberdinak erabiltzen dira.
Noiz erabili: gramatikaren aldetik esaldi zuzena
lortu arren, hizkuntzaren senaren kontrakoa denean.
Además de la aportación General, las
Diputaciones Forales efectuarán Aportaciones Específicas a las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma.
⇑ Ekarpen orokorraz gain, foru aldundiek
berariazko ekarpenak egingo dizkiete Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeei.
Hemen egin dugun ikuspuntu-aldaketa hauxe izan da: komuna
den zerbait guztientzat da. Hortaz, autonomia-erkidegoan komuna den zerbait
guztientzat da, edo bestela esanda, eremu
osorako balio du.
En definitiva, es necesario que el
producto o servicio que se presta esté
acompañado de un elemento innovador o diferenciador que lo haga
competitivo.
⇑ Azken finean, gure eskaintza lehian
arituko bada, behar-beharrezkoa da eskaintzen dugun produktuak edo zerbitzuak aparteko berezitasuna edukitzea edo
berrikuntzaren bat sartzea.
Ikuspuntua: acompañado-k,
hemen, ez du –rekin batera esan nahi,
baizik eta, produktuak edo zerbitzuak zerbait berezi eskaini behar duela berez.
Beraz, eduki eta sartu aditzak erabilita, nola-halako aktibotasuna ematen diogu
mezuari, acompañado-ren ordez ondotxo
jardun dezakeena.
Lanzarse a una aventura empresarial sin sopesar las oportunidades y
amenazas que ofrece el entorno y sin
analizar aquellos puntos fuertes y débiles que caracterizan a cada emprendedor,
son la causa de un gran número de fracasos.
⇑ Enpresa eratzeko, ezinbesteko gauza da inguruak eskaintzen dituen aukerak eta
mehatxuak neurtzea; bestalde, negozio-sortzailearen alde indartsuak eta ahulak
ere aztertu behar dira. Izan ere, hori
guztia egin ezean, porrot egiteko aukerak handitu egiten dira.
Itzultzaileak beste ikuspuntu batetik
begiratu du eta jatorrizko testutik urrundu da. Testuak beste aire bat hartzen
du hasieratik eta atzerakarga arindu egiten da.
Ambas, históricamente, nacen para dar respuesta a situaciones distintas,
pero el transcurso de los años las
ha ido aproximando hasta la situación actual en la que únicamente existen
pequeñas diferencias en casos específicos.
⇑ Aukera biak, historian zehar ikusi ahal izan dugunez, egoera desberdinei
erantzuteko jaio ziren, baina urteak
aurrera joan ahala, beren arteko
aldeak urrituz joan dira eta, gaur egun, ordea, kasu berezi batzuetan,
ñabardura txikiak besterik ez daude bien artean.
Adibide honetan ikus daiteke
itzulpen-teknika bat baino gehiago erabil daitekeela testu baten barruan, eta
kasu bakoitzerako egokiena dena aukeratu beharko dugu. Kasu honetan hiru
aldaketa egin ditugu:
a) …históricamente… [azalpena]
b) …transcurso de los años… [izena-aditza,
transposizioa]
c) …las ha ido aproximando… [modulazioa]
Azkenik, derragun badela modulazio-mota bat, oso
erabilgarria euskararako:
Pasiboa/aktiboa:
aprobado por el alcalde ® alkateak onartu du