Adib.: máquina perforadora
(1-izena) (2-adjektiboa)
zulatzeko makina
(2-aditza) (1-izena)
Noiz erabili:
(1-izena) (2-adjektiboa)
zulatzeko makina
(2-aditza) (1-izena)
Noiz erabili:
Gramatika-maila aldatuta, diskurtso naturalagoa lortzen
denean. Horregatik, transposizio batzuk derrigorrezkoak dira, eta beste batzuk,
berriz, borondatezkoak.
⇑ Jarduera hasteko adierazpenean jasotzen den edozein datu aldatzen denean…
Eta are laburragoa:
⇑ Jarduera hasteko adierazpeneko edozein datu aldatzen denean…
Beste bat:
Si la resolución de la entidad propietaria fuera negativa...
Cuando varíe cualquiera de los datos recogidos en la declaración de
comienzo de una actividad, se deberá…
⇑
Jarduera hasteko adierazpenean jasotzen
den edozein datu aldatzen bada...
Bietan aditza dugu, gaztelaniezkoan denborazkoa eta euskarazkoan baldintzazkoa. Transposizio hau borondatezkoa da. Gaztelaniazko gradu bera erabil genezake: ⇑ Jarduera hasteko adierazpenean jasotzen den edozein datu aldatzen denean…
Eta are laburragoa:
⇑ Jarduera hasteko adierazpeneko edozein datu aldatzen denean…
Beste bat:
Si la resolución de la entidad propietaria fuera negativa...
⇑ Erakunde jabeak eskabidea onartzen ez badu...
Erakunde jabearen erabakia negatiboa bada...
Biek mezu bera ematen dute: lehenengoan, adjektibo baten ordez (negativa), aditza jarri dugu (onartzen ez badu), eta gainera, erabaki hitza ezabatu, eta horren lekuan onartu aditza sartu, alegia, jatorrizko testuan ez dagoena. Bigarrenean, aldiz, gaztelaniazko testutik hurbilako dugu (adjektiboa-adjektiboa); horregatik, erabilitako teknika ez da transposizioa, hitzez hitzekoa baizik. Zer da naturalagoa?
Beste adibide bat:
Como características más destacables podemos citar las siguientes:...
⇑ Hona hemen ezaugarri aipagarrienak:...
Jatorrizko esaldian aditza dena, lokuzio bihurtu dugu. Hona hemen erabiliz, itzultzaileak irakurketa erraztu nahi izan dio irakurleari.
Horrela ere egin daiteke:
Ezaugarrien artean, hauexek aipa genitzake:...
Eta hitzez hitz, baina bortxatuago:
Ondoko hauek aipa genitzake ezaugarri azpimarragarrienen modura.
Gure ustez, lehenengoa ulertzen da ondoen.
Orobat, bestelako transposizioak ere egon daitezke:
multzokaria / plurala: mobiliario → altzariak

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina