ezeztatu

2019/05/10

Transferentzia edo mailegua (Itzulpen-teknikak I)




Sorburu-hizkuntzako (SH) hitza xede-hizkuntzako (XH) testura ekartzen dugu, dagoen-dagoenean (butano butanoa) edo, agian, aldaketa fonetikoren bat eginda (insumisión intsumisioa). Euskarak betidanik hartu ditu maileguak.

Noiz erabili: XHk SHko kontzeptu bat adierazteko hitzik ez duenean.

Besteak beste: errekurtso, eskaner, espediente, pantaila, administrazio, enpresa…

Ideia bera modu askotan eman daiteke, eta hitzekin beste hainbeste gertatzen da. Adibidez, halaxe jazotzen da leku publikoetako privado errotuloekin: gaztelaniaz, privado, frantsesez défense d´entrer, eta ingelesez, private. Euskaraz, berriz, bi modutara: pribatua (mailegua), eta ez sartu (hizkuntzaren berezko baliabidea). Irizpide kontua da bata ala bestea aukeratzea.

Euskarak, beste edozein hizkuntzak bezala, maileguen beharra du, baldin eta beste modurik ez badago kontzeptu hori berori emateko. Izan ere, hitz berriak eratzeko, badugu beste bide bat, hitz elkarketa, hain zuzen ere. Ikusi adibide hau: gaztelaniazko cohecho, euskaraz funtzionario-eroskeria. Gure aburuz, gainera, gaztelaniaz baino argiagoa.

Maileguaren parez pare, azkenik, neologismoak ditugu: kanpoko hitz bat hartu beharrean, berri bat sortu, baina hizkuntzaren baliabideekin. Neologismo batzuek arrakasta izan dute (hitzarmena, ertzaintza…), beste batzuek, berriz, ez (zehaztapidetza, arduralaritza…).


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina