ezeztatu

2019/05/10

Kalkoa (Itzulpen-teknikak III)




Sorburu-hizkuntzako sintagmaren egitura kopiatzen da, eta sintagma osatzen duten elementuak hitzez hitz itzuli. Maileguen artean ere kalkoak ditugu.

Bi motatako kalkoak daude:

a)    Adierazpide-kalkoa. XHko egitura errespetatuz, ordura arte hizkuntza horretan ezezaguna zen adierazpen-modua asmatzen da.

via-bili-dad  bide-ragarri-tasun
subcontrato azpikontratu
hombre rana giza igela

b)   Egitura-kalkoa: XHn ordurarte ez zegoen egitura sintaktikoa sortzen da.

Se ha incrementado en un 10% *%10ean gehitu da (sic)

Noiz erabili: SHko funtsezko adierazpide edo egitura bat XHn ez dagoenean.

Kalkoa baliabide bat da eta ez dago zertan bazterturik. Hizkuntzaren dinamikak berak erakusten du zein onartzen den eta zein baztertzen. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina