Sinonimoak erabiltzea da.
Noiz erabili: SHko (Sorburu-hizkuntza) hitzak XHko (Xede-hizkuntza)
baliokide zehatzik ez duenean edo naturala ez denean, eta testuaren osotasunari
begira informazio galerarik ez dakarrenean.
Adibidez: Servicio de Atención Primaria
Lehen Osasun Laguntzako
Zerbitzua
Atención hitzak ez du euskaraz zuzeneko ordainik, eta horregatik
jotzen dugu sinonimo batera. Baina laguntza
emanda nahikoa ez zela izango eta, osasun
hitza gehitu diogu esparru semantikoa mugatzearren.
Askotan, esaldiaren antolamenduak
sinonimoak erabiltzera behartuko gaitu. Esate baterako:
El alumno, además de estudiante, debe ser un
elemento activo en el aula.
Ikasleak, ikastuna izateaz
gain, elementu aktibo izan behar du gelan.
Euskara idatzian, berez, alumno/a eta estudiante modu berean esaten ditugu: ikasle. Baina, kasu honetan, diskurtsoak ez digu hitz berbera
erabiltzen uzten.
Ikus beste hau:
El zulo encontrado en el monte presentaba
dos orificios.
Mendian aurkitutako
gordelekuak bi zulo zituen.
Adibide honetan, dekodifikatu egin dugu
gaztelaniak euskarari mailegu modura hartutako hitz bat (zulo) eta sinonimoa eman dugu (gordeleku).
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina