ezeztatu

2019/05/17

Modulazioa (Itzulpen-teknikak VI)


Mezuaren kontzeptu-oinarria aldatzen dugu: ikuspuntua aldatzen dugu. SHn (Sorburu-hizkuntza) eta XHn (Xede-hizkuntza) egoera bera adierazteko, pentsaera ezberdinak erabiltzen dira.

Noiz erabili: gramatikaren aldetik esaldi zuzena lortu arren, hizkuntzaren senaren kontrakoa denean.

Además de la aportación General, las Diputaciones Forales efectuarán Aportaciones Específicas a las Instituciones Comunes de la Comunidad Autónoma.

Ekarpen orokorraz gain, foru aldundiek berariazko ekarpenak egingo dizkiete Euskal Autonomia Erkidego osorako erakundeei.

Hemen egin dugun ikuspuntu-aldaketa hauxe izan da: komuna den zerbait guztientzat da. Hortaz, autonomia-erkidegoan komuna den zerbait guztientzat da, edo bestela esanda, eremu osorako balio du.

En definitiva, es necesario que el producto o servicio que se presta esté acompañado de un elemento innovador o diferenciador que lo haga competitivo.

Azken finean, gure eskaintza lehian arituko bada, behar-beharrezkoa da eskaintzen dugun produktuak edo zerbitzuak aparteko berezitasuna edukitzea edo berrikuntzaren bat sartzea.

Ikuspuntua: acompañado-k, hemen, ez du –rekin batera esan nahi, baizik eta, produktuak edo zerbitzuak zerbait berezi eskaini behar duela berez. Beraz, eduki eta sartu aditzak erabilita, nola-halako aktibotasuna ematen diogu mezuari, acompañado-ren ordez ondotxo jardun dezakeena.

Lanzarse a una aventura empresarial sin sopesar las oportunidades y amenazas que ofrece el entorno y sin analizar aquellos puntos fuertes y débiles que caracterizan a cada emprendedor, son la causa de un gran número de fracasos.

Enpresa eratzeko, ezinbesteko gauza da inguruak eskaintzen dituen aukerak eta mehatxuak neurtzea; bestalde, negozio-sortzailearen alde indartsuak eta ahulak ere aztertu behar dira. Izan ere, hori guztia egin ezean, porrot egiteko aukerak handitu egiten dira.

Itzultzaileak beste ikuspuntu batetik begiratu du eta jatorrizko testutik urrundu da. Testuak beste aire bat hartzen du hasieratik eta atzerakarga arindu egiten da.

Ambas, históricamente, nacen para dar respuesta a situaciones distintas, pero el transcurso de los años las ha ido aproximando hasta la situación actual en la que únicamente existen pequeñas diferencias en casos específicos.

Aukera biak, historian zehar ikusi ahal izan dugunez, egoera desberdinei erantzuteko jaio ziren, baina urteak aurrera joan ahala, beren arteko aldeak urrituz joan dira eta, gaur egun, ordea, kasu berezi batzuetan, ñabardura txikiak besterik ez daude bien artean.

Adibide honetan ikus daiteke itzulpen-teknika bat baino gehiago erabil daitekeela testu baten barruan, eta kasu bakoitzerako egokiena dena aukeratu beharko dugu. Kasu honetan hiru aldaketa egin ditugu:

a)    …históricamente… [azalpena]
b)   …transcurso de los años… [izena-aditza, transposizioa]
c)    …las ha ido aproximando… [modulazioa]

Azkenik, derragun badela modulazio-mota bat, oso erabilgarria euskararako:

         Pasiboa/aktiboa: aprobado por el alcalde ® alkateak onartu du

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina