ezeztatu

2019/05/27

Ebazpena (Itzulpen-teknikak IX)


Jatorrizko testuan sobera dauden unitateak ezabatzea edo kentzea xede-hizkuntzan.

…para conocer la necesidad o no de Licencia o Permiso de Apertura es conveniente elevar la oportuna consulta al Ayuntamiento.

…gomendatzekoa da udalari galdetzea lokala irekitzeko baimena beharrezkoa den ala ez.

Administrazioko testuetan oportuna/o hitza barra-barra erabil ohi da. Gehienetan, euskaraz ez dago itzuli beharrik.

Todas las indicaciones que figuren en los planos se entiende que forman parte de las condiciones del proyecto.

Planoetan azaltzen diren zehaztapen guztiak proiektuko baldintzen zati dira.


Además de todas aquellas habilidades o destrezas precisas…

Eduki behar diren trebetasun guztiez gain…

Inoiz gertatuko zaigu gaztelaniaz bi hitz izanda ere, euskaraz hitz bakarrean eman behar dela derrigorrez, bestela, informazio berririk ekarriko ez lukeen beste hitz bat sartu beharko baikenuke.

Itzuli baino lehen uneoro ebaluatu behar dugu jatorrizko testua puztuta dagoen ala ez, eta, dagoenetan, forma alde batera utzi eta mezua bete-betean eman.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina