ezeztatu

2019/05/27

Konpentsazioa (Itzulpen-teknikak X)


Itzulitako testuan galtzen dena, gehigarri modura ematea.

Noiz erabili: eman dugun ordainak bete-betean asmatzen ez badu.

Es cierto que se trata de una etapa carente de rentabilidad económica inmediata en la que se plantean muchas incógnitas y en la que surgen innumerables dudas, pero…

Garai horretan, diru-errentagarritasuna ez da berehalakoa izaten, eta zalantzak nonahi eta noiznahi agertzen dira; hori horrela da, baina…

Lehenengo eta behin baieztatzen dena deskribatu dugu eta, jarraian, aurrekoa berresteko formula erabili dugu.

La Hacienda Foral fija unas tarifas para el I.A.E. y sobre las mismas los ayuntamientos aplicarán unos coeficientes y unos índices de situación, de tal manera que la cantidad final a pagar por el I.A.E. estará en función del tipo de actividad, municipio concreto donde se desarrolla la actividad y ubicación de dicha actividad dentro de ese municipio.

Foru ogasunak oinarrizko tarifak ezartzen ditu EJZrako; udalek, berriz, koefiziente eta kokagune-indize jakin batzuk ezartzen dizkiete tarifa horiei. Horiek horrela, EJZ dela eta ordaindu beharreko zenbatekoa zein den jakiteko, ondoko ezaugarriak hartu behar dira kontuan: jarduera-mota, jarduera egiten den herria eta jarduerak udalerrrian duen kokagunea.

Horiek horrela lokuzioa ez litzateke nahikoa izango. Hortaz, zein den jakiteko erantsi diogu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina