ezeztatu

2019/05/27

Azalpena (Itzulpen-teknikak VIII)


Jatorrizko testuko zati bat azaldu egiten da xede-hizkuntzan, mezua argiago emateko, hau da, ondo uler dadin.

Noiz erabili: XHko testutik itzulita zerbait falta dela iruditzen zaigunean.

         Guía de autoempleo

         ⇑ Nork bere lanpostua sortzeko gidaliburua.

Autoenplegua idaztea ere bagenuen, baina titulua da, eta baloratu dugu argiago geratzen dela horrela. Gainera, euskarazko nork bere egiturak bete-betean jotzen du sakoneko esanahian.

         Permiso de apertura

         ⇑ Lokala irekitzeko baimena

Aukera gehiago ere badira:
-          Irekitze-baimena
-          Irekitzeko baimena
-          Irekiera-baimena

Naturalenak lehenengo biak. Bi horien artean bigarrena. Eta esaldiak aukera ematen badu aditzaren aurretik izena jartzeko, idatzi.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina