ezeztatu

2021/04/26

Euskara hobetzen: "zarraka"

 zarraka 


 

iz. Euri jasa bortitza. 

Orotariko Euskal Hiztegian

1 zarraka. “(S; Chaho ms.), chubasco, chaparrón” A. 2 zarraka. zerraka. “(G-to), llevar la piedra a arrancadas a derecha e izquierda, en vez de llevar por derecho y de una sola tirada” A.

Sinonimoak: iz.

[zarraka] : zaparrada, euri-jasa, euri-erauntsi, euri-zaparrada, indriska, zaldizko

Beste hizkuntza batzuetan (Elhuyar eta Word Reference hiztegiak):

es iz. (1) chubasco, chaparrón (2) llevar la piedra a arrancadas a derecha e izquierda, en vez de llevar por derecho y de una sola tirada
fr iz. averse
en iz. heavy shower, downpour
port iz. aguaceiro, pé-d’água

Testuinguruan

Euri zarraka hasi da eta gaua jausi da arratsaldearen gainera. [Lagun izoztua, Joseba Sarrionandia (mold.]

Euskara hobetzen: espero

 


Espero dugu gure proposamena aintzat hartzea

…aintzat hartuko duzuela

…aintzat har dezazuela?

Espero izan aditzak –TZEA nominalizazio hartzen du, edo geroaldiko aditza duen esaldia, baina ez subjuntiboa.

Espero dugu filmaren lehen zatian azaldu diren pertsonaia nagusiak bigarren zatian ere agerTZEA

Espero dugu filmaren lehen zatian azaldu diren pertsonaia nagusiak bigarren zatian ere AGERTUKO DIRELA

Espero dugu filmaren lehen zatian azaldu diren pertsonaia nagusiak bigarren zatian ere AGER DAITEZELA

Espero dugu fitxa hau zuen interesekoa IZATEA

Espero dugu fitxa hau zuen interesekoa izango ZAIZUELA

Espero dugu fitxa hau zuen interesekoa izan DADILA

Beraz:

Espero dugu gure proposamena aintzat hartzea

Espero dugu gure proposamena aintzat hartuko duzuela.

EHULKU

Euskara hobetzen: kalko lexiko-semanikoak (II)

Kalko lexiko-semantikoak (II)

eman (eman)

    *Neska-mutikoen artean ematen diren liskarrak.

    Neska-mutikoen artean gertatzen/izaten diren liskarrak.

    *Txapelketan sei berdinketa eman dira.

    Txapelketan sei berdinketa gertatu/jazo/izan dira.

erabakior/erabakigarri (-garri/-kor)

    bilera erabakior    bilera erabakigarri

    giro erasokor       giro erasotzaile

erregeak/errege-erreginak (errege-erregina)

    *Errege Katolikoak         Errege-erregina Katolikoak

gurasoak ≠ aitak;seme-alaba)

    Hiru seme-alabaren ama da. ≠ Hiru semeren (edo alabaren) ama da.

eskaini (eskaini)

    ?prentsaurrekoa, kontzertua eskaini

    prentsaurrekoa, kontzertua eman, egin, jo

*eta abar luze bat (*(eta) abar luze bat > abar)

    *eta abar luze bat                     eta abar(,) eta abar

froga/proba (froga ≠ proba;frogatu ≠ probatu)

    *delituaren proba(k)                delituaren froga(k)

    *liburuaren lehen frogak          liburuaren lehen probak

gizona/gizakia (gizaki ≠ gizon;giza)

    *Neanderthalgo gizona            Neanderthalgo gizakia

    *Gizona Lurrean denetik…      Gizakia Lurrean denetik…

Euskara Batuaren Eskuliburua

 

Euskara hobetzen: kalko lexiko-semantikoak (I)

 jokatu/jolastu (joko ≠ jolas; jokatu ≠ jolastu)

    *Realak gaur jolasten du. Realak gaur jokatzen du.

    *Partida ona jolastu du Altuna III.ak.

    Partida ona jokatu du Altuna III.ak.

*nekazal turismo ( *nekazal-;-al hitz-bukaerakoa)

    *nekazal produktu          nekazaritza(-)produktu

    *unibertsital esparru      unibertsitate(-)esparru

noski (noski / jakina, horixe)

    *Noski baietz! *Noski ezetz!    Bai, noski! Horixe baietz/ezetz!

    *Noski etorriko dela!               Jakina/horixe etorriko dela!

ospatu (ospatu)

    bilera, partida, hileta…ospatu  bilera, partida, hileta…egin/jokatu/izan

*pena merezi (merezi izan)

    *Ez du pena merezi hori egitea.                Ez du merezi hori egitea.

udal/udaletxe (udal ≠ udaletxe ≠ udalerri)

    *Udaletxeak erabaki bat hartu du.     Udalak erabaki bat hartu du.

zentzu ≠ norabide (zentzu; *norantza > noranzko / norabide)

    *zentzu bakarreko errepidea   noranzko bakarreko errepidea

 

Euskara Batuaren Eskuliburua